XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lortu behar dena da ahalegin ondo pasatzekoak aurkitzea, baina beti be ahalegin bat eginda, eta nekea lagun txarra da.

Astean pare bat orduko lagun giro atsegin bat bertso eskolaren helburu on bat izan daiteke, baina inork ez dau horregaz bakarrik konformatu gura izaten, jakinki behintzat, nahizta gero sarritan horretaraxe mugatu.

Orduan are beharrezkoago da programakuntza zehatz bat, klaseko ahalegina aste barrura, bakotxa deskantsatuago dabilen uneetara luzatzeko.

Etxerako lanak? Neurri batean bai.

Horrela klase denpora aurrez egindako lan baten gogoeta, eztabaida edo praktika gunea izan daiteke, era lasai eta ondopasagarrian.

Klase orduetan gauzatu ezin den ahalegina astean zehar banantzeko programa bat estankamentua ekiditeko era efikaza izan daiteke.

Ostantzean benetako interesa sortzeko gaiak asmatu behar dira, egin barik libratzerik ez dagoen ahalegina nekosoegia izan ez daiten.

Kakoa gustura nekatzea da.

Plazara begira ez dagozenen artean, bertsogintzako gai espezifikoez ganera, beste arlo asko landu daiteke.

Bertso eskola gehienek bertso inguruko ekintza asko antolatzen dabe.

Hor badago zer pentsatua: saio ezbardinak, gaiak eta gaiei buruzko gogoetak, aurkezleak, jaialdietako baldintzak.

>Batez be gaietan eta saioaren egitura eroateko moduan etenbako gogoeta gaia dago.

Bertso eskola batean, eta lekuan lekuko preminen eta interesen arabera, egingaien zerrenda amaibakoa izenta daiteke.

Egin behar dena da dibertsifikatu eta ahalik zehatzen programatu, beti be eskolako kideen interesakaz bat eginez.

Batzutan edo batzukan ez dira interesak guztiz zehazturik egoten, halako jarrera orokor bat baino, eta bertso eskola on batek interes barriak sortzen asmatu behar dau.

Oinarrizko ibilbidea egina dauen bertso eskolak nahitaez programakuntza aniztura jo behar dau.

Ni bertso eskola eta ikastaroetan atzera-aurrera hasi aurretik, Leintz bailarako Almen ikastolaren inguruan sortua zen mogimentu oso indartsu bat, Patxi Goikolea, Santi Iparragirre eta Joanito Akixuren bultzadapean.

Nahizta batez be ume mailan lan egin, bertsolari helduak be inguratu ebezen eta hainbat ekimenen artean Apotzagako txapelketak etorriko ziren, heldu, gazte eta gaztetxo, danak nahastean eroateko modu guztiz herrikoi eta aberatsa asmaturik.